Martxoak 17 (osteguna), 18:30ean, Leitzako Herri Aretoan.
INFORMAZIO SAIOA
Hizlariak:
Iban Urdanpilleta, Tolosaldeko Ataria
Alaitz Aizpurua, Noaua!
Igor Astibia, Hekimen-eko kidea
ARGAZKIAK:
BIDEO LABURRAK:
HIZLARIEN HITZARTZEETAKO ONDORIOAK:
IGOR ASTIBIA:
Gizartean, komunikazioaren eremuan, aldaketa sakonak gertatzen ari dira.
Paperaren gainbehera iritsi da: kontsumoa ia erdira jaitsi da nazioarte mailan.
Ikus-entzunezkoak dira nagusi, eta are zuzeneko bideoa.
Orain berriak datoz pertsonen bila, eta ez pertsonak berrien bila (Sare sozialak).
Gertatzen ari diren aldaketa sakonak erronka dira hedabideentzat. Desabantaila da kasu batzuetan, publizitatearen alorrean adibidez, baina indarguneak ere badaude: gertuko kazetaritza, inguruaren ezagutza, komunitatearekiko harremana...
Aurrera begira: dibertsifikazioaren beharra; ez dago eredu bakarra.
IBAN URDANPILLETA:
Ataria.eus eskualdeko webgune bisitatuena da.
Euskara hutseko tokiko hedabide multimedia da Ataria.
Sakelakoa da hedabidera iristeko eta sartzeko modurik erabiliena.
Gizartean gertatzen ari diren joera berrietara egokitu beharra dago.
Sare indartsua osatzean dago gakoa.
ALAITZ AIZPURUA:
Bazkideak egitasmoaren zutarri filosofikoa dira.
Paperak oraindik ere badu tokia.
Txikitasunean aritzeak bestelako aliantzak eskatzen ditu.