SPOTA (Egilea: Manex Moreno):
AURKEZPEN BIDEOA:
ESKUORRIA (Azalpen laburra):
TXOSTENA (Azalpen xehea):
ABIAPUNTUA:
XXI. mendean komunikazioa da komunitate-egile nagusia. Hain da hori horrela, komunikazio-egitura propiorik eraikitzen ez duen komunitateak kolokan baitu biziraupena. Horregatik, euskaraz biziko den komunitatea eraikitzen jarraitzeko, funtsezkoa da euskarazko komunikazio tresna propio eta eraginkorrak izatea.
Ildo horretan, Leitzak aspalditxo abiatua du bidea: hortxe ditugu, besteak beste, Marmari aldizkaria, Karrape irratia, Ttipi-Ttapa aldizkaria edota erran.eus atari digitala. Baina Euskal Herriko txoko ezberdinetan tokiko komunikabideek hartu duten indarra eta izan duten eragina nolakoa den ikusita, Leitzan ere euskarazko tokiko komunikazio esparrua aberasteko proposamena luzatu nahi dugu.
Herri komunikabide proiektu berri hau komunitatean sustraitua beharko luke izan, sorreratik beretik herritarren parte-hartzearekin. Leitzako herriak aise asebetetzen ditu euskarazko kalitatezko herri komunikabide bat aurrera eramateko beharrezko liratekeen aurre-baldintzak: herri euskalduna (ezagutza, erabilera eta atxikimendu aldetik), sormen handikoa (idazle, musikari, aktore, bertsolari, kazetari⦠askoren sehaska), ekintzailea eta bizia, hezkuntza komunitate euskalduna duena, baserri giroa eta giro urbanoa ederki uztartzen dituena, bizitasun sozioekonomiko handikoa, askotariko kulturak biltzen dituena, eskualdeko erreferentzia...
TOKIKOM Plataforma sortu zuteneko filosofia berari jarraiki, tresna erabilgarri eta moldagarria sortu dute, aplikazio propioa izan nahi duten toki komunikabideek horretarako bidea izan dezaten, produktu duina eskuratuz inbertsio handiegirik egin beharrik gabe.